Errobi
50. urteurrena
Taldeari buruz
50 urte bete ditu Errobi taldeak eta Anje Duhalde eta Mixel Ducau berriro elkartu dira ospatzeko. ‘Iparra galdu gabe’ jardunaldien baitan, euren abesti ospetsuak eskainiko dizkigute Getxon, itzulera ospatzeko eskainiko duten kontzertu bakanetako batean. Anje eta Mixelekin batera, Txomin Duhalde (bateria), Rémi Gachis (gitarra) eta Iñigo Telletxea (baxua) arituko dira.
Errobiren kontzertua ez ezik, ‘Iparra Galdu Gabe 2024’ jardunaldien egitaraua honakoa duzu ere:
- Kontzertua: Hiru emazte kantari gogoan (azaroak 8, 20:30, Azebarri)
- Haurrentzako ikuskizuna: “Papogorri” ipuin musikatua (azaroak 9, 17:00 eta 18:30, Fadura)
- Erakusketa: “Noraezean” (azaroak 9-24, Benta)
- Zinea: “Bizkarsoro” (azaroak 12 eta 13, Romo Kultur Etxean eta Muxikebarrin)
- Kontzertua: Iaquin Vahu (azaroak 15, 19:00, Azebarri)
- Bertso saioa: Bihotza Gazte (azaroak 15, 20:30, Azebarri)
- Solasaldia: “Errobi mende erdi” (azaroak 27, 19:00, Muxikebarri)
- Literatura-solasaldia: Eneko Bidegaian (azaroak 28, 19:30, Villamonteko Kultur Etxea)
- Getxoko ikasleak Errobi abesten: laster ikusgai
– Argitalpen berezia: Iparra