De costa a costa: Charlie Cosh eta Mikel Gaztañaga
Informazioa
Charlie Coshek (gitarra eta ahotsa) eta Mikel Gaztañagak (pianoa) kostatik kostarako bidaia musikala proposatzen digute, San Frantziskotik New Orleansera, 60ko hamarkadako rockaren, folkaren, bluesaren eta amerikar sustraiko musiken arrakasta handiak errepasatuz. Kontzertu honetan, publikoak Country Rockeko talde handiez gozatu ahal izango du, Nei Young, Joni Mitchell eta Brian Adams bezalako musikari handien Kanadan geldialdi bat egin, Greenwich Village eta Woodstock newyorkinoko folk rockaren ibilbidearekin jarraitu eta Mississippin amaitu, Memphis eta Nashvilletik hasita Louisiana hegoaldeko zingiretaraino eta New Orleanseko Honky Tonk-arekin.
Taldekideak:
- Charlie Cosh (gitarra eta ahotsa)
- Mikel Gaztañaga (pianoa)