



Dantza garaikidea hurbiletik ezagutzen
Tailerra Cia InPut-en eskutik
Tailerrari buruz
Tailerra dataz aldatzen da, maiatzaren 30etik ekainaren 6ra.
InPut konpainiaren eskutik, dantza garaikidea 14 eta 18 urte bitarteko gazteengana hurbilduko da. Horretarako, ekainaren 7an Getxo Eszena Kalean 2025 zikloan erakutsiko duen ‘Sincronías’ kaleko hiru pieza laburreko materialean inspiratuko da konpainia.
Tailerra parte-hartzaile guztien beroketa bateratuarekin hasiko da eta dantza garaikidearen eta kontaktuko inprobisazioaren diziplinetan murgilduko dira hainbat ariketaren bidez. Tailerrari amaiera emateko, taldekako inprobisazio eta sorkuntza txiki batzuk egingo dira, konpainiak piezetan erabiltzen dituen objektuak eta ideiak aprobetxatuz.
Izena emateko, mezu elektroniko bat bidali behar da programazioa@getxo.eus helbidera, eta, bertan, interesdunaren izen-abizenak, jaioteguna eta prestakuntza edo ibilbidea adierazi behar dira, labur-labur.
Data: ostirala, ekainak 6.
Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara.
Kopurua: 8 ikasle (gutxienez) -15 ikasle (gehienez)
Adina: 14-18 urte.
Ekimenaren helburua da hiritarrek ikuskizunen gaiak, egungo teknikak edo diziplinak eta konpainia artistikoen egungo errealitatea ezagutzea eta parte hartzea erraztea. Bitartekaritza-ekintza horien bitartez, Getxo Kulturak lanean jarraitzen du kulturalki ahaldunduagoa den herritartasuna lortzeko estrategian, kaleko egitate artistikoaren aurrean eskaintzen zaiona ezagutu, eta kritikoa eta arduratsua dena.
Kolaboratzaileak
