Zerumugan
Antton Goikoetxea
Erakusketari buruz
Otsailaren 7tik martxoaren 2ra RKEko Erakusketa Aretoan.
Lan multzoak alde fisikoa eta digitala bereizten dituen lerroari buruz hausnartzen du eta aurrerapen teknologikoen ondorioz muga hori gero eta gehiago lausotzen dela adierazten du. Artistak lan ukigarriak eta birtualak tartekatzen ditu, espazio digitalek mundua ulertzeko eta bizitzeko dugun moduan duten eragina aztertuz.
- Bisita gidatua: otsailak 12, astezakena, 16:00-17:00etara.
- Izen-emateak otsailaren 11ra arte getxoarte@getxo.eus posta elektronikoan.
ORDUTEGIA
- Astelehenetik ostiralera:
8:30-21:30 - Asteburuak:
9:30-20:30