

Chinas
Zine-kluba
Filmeari buruz
- Proiekzioa eta ondorengo zine-foruma
- Hizkuntza: Gaztelaniaz
- 118 min
- 16 urtetik aurrera
- Zuzendaritza: Arantxa Echevarría
Sinopsia: “Chinas” Lucia, Xiang eta Claudiaren istorioa da. Txinatar jatorriko hiru neska dira eta Madrilen bizi dira, baina guztiz kontrako errealitateak dituzte. Lucia etorkin txinatarren alaba da, 9 urte ditu eta bere ametsa urtebetetzea Burger Kingean ospatzea da. Gurasoek, ordea, ez dute espainieraz hitz egiten eta 14 ordu baino gehiago ematen dituzte bazarrean alabei etorkizun bat emateko. Claudia, Luciaren ahizpa nerabea, nerabeen arteko desberdintasun kulturalak eta arrazakeria lehen pertsonan bizitzen hasi da. Xiang 9 urteko neska adoptatua da, eta bere familia biologikoari buruzko galderak egiten hasi da. Hiru istorioak gurutzatu eta banandu egiten dira, baina helburu komun bati eusten diote: norberaren nortasuna bilatzea.