BOS: Tres Genios Prematuros
Informazioa
Arriagak, Mozartek eta Schubertek ia garaikideak izatea (klasizismoaren amaieraren eta erromantizismoaren hasieraren artean) eta adin goiztiarrean zorigaiztoko patua partekatzea dute komunean, kasurik onenean hogeita hamarrena gainditu gabe. Horrek ez zuen eragotzi musika-katalogo miresgarri bat uztea, maisulanez betea, beren bizitzaren laburtasunak goiztiartasun sinestezin batean kondentsatu balitz bezala. Oraingo honetan, BOSek (Bilbao Orkestra Sinfonikoa) hiru jeinu goiztiar horien obrak interpretatuko ditu, eta gaztetasun ikaragarri hori partekatzen duten bi interpretek zerbitzatuko dituzte: Julia Cruz zuzendari valentziarrak eta Pablo Pardo biolinista bilbotarrak.
Taldekideak:
Zuzendaria: Julia Cruz
Biolin: Pablo Pardo