Bonzos
La despedida
Taldeari buruz
Los Clavos taldea desegin ondoren, Bonzos taldea sortu zen Getxon, 90eko hamarkadan ‘Getxo Sound’ delako korronte musikalan garrantzi berezia izan zuena. Hasieratik poparen, punkaren eta rockaren alde egiten dute ereserki bihurtu diren abestiekin. 1995ean, lehen kontzertua egin eta New Yorkera bidaiatu zuten, eta bertan estreinako diskoa grabatu zuten: ‘341 Broome Street’. 2017an, hamar urteko geldialdiaren ondoren berriro elkartzeko erabakia hartu, eta ‘Hagamos América punk otra vez’ argitaratu zuten. Musikan hasi eta hogeita bederatzi urtera, zenbait geldialdi eta hasierako formazioan aldaketa egin ondoren, taldeak agur esango die agertokiei Muxikebarrin.