

Bilbao Barrok: Kantatak
Telemann, Händel eta Bach
Sarrera erosiTaldeari buruz
Bilbao Barrok ahots- eta instrumentu-laukoteak barroko osoko musika proposamen alemaniarra eta ingelesa eskainiko digu, iraganaren eta orainaren arteko topaketa bilatuz. G.P. Telemann, G.F. Händel eta J. S. Bachen lanak tartekatuz, estilo desberdinak konparatu ahal izango ditugu, berezitasunetan eta antzekotasunetan.
Napoliko eskolako ohiko kantatak entzungo ditugu, 2 edo 3 aria da capo-rekin konformatu zirenak, eta gai profanoko errezitatiboak, madrigala edo kanzona kasu. Eta beste eliza batzuk ere bai, hala nola pazkoko bigarren iganderako konposatutako Alemaniako eliz kantata, Quasimodogeniti ere deitua.
Garaiko instrumentuak zein erreplikak erabiliko dira, interpretazio historizista zaindua eskaini nahian.
Bilbao Barrok taldekideak honako hauek dira: Laiene Alcalá (sopranoa), David Sáez (moko-flautak), Nora López (Cello Barroco) eta Marta Díaz (organoa eta klabea).