Liburutegiak

Bigarren eskuko 19. liburu azoka solidarioa

2025

2025.11.11 - 2025.11.16
Romo Kultur Etxea
Sarrera doan
Publiko guztientzako

Ekintzari buruz

Bigarren Eskuko 19. Liburu Azoka Solidarioa

  • Romo Kultur Etxeko areto nagusia
  • 11:00-14:00 / 17:00-21:00 (asteartetik larunbatera)
  • 11:00-14:00 (igandea)
  • 1 €-tik gorako liburuak
  • Doan, edukiera bete arte

Azaroaren 11tik 16ra Bigarren Eskuko Liburu Azokaren 19. ekitaldia izango da Getxon. Ekimena Udal Liburutegi Zerbitzuak antolatuta dago udaleko Garapenerako Lankidetza arloarekin elkarlanean. Aurten, azoka Romo Kultur Etxean izango da eta bildutako dirua proiektu solidario batean erabiliko da. Azokaren ordutegia honako hau izango da: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara (igandean, hilak 16, goizez irekiko da soilik).

Sei egunez, bisitariek hainbat gaitako liburuak erosteko aukera izango dute. Ekimena Udal Liburutegi Zerbitzuak antolatuta dago udaleko Garapenerako Lankidetza arloarekin elkarlanean. Salmenta prezioak sinbolikoak izango dira eta bildutako dirua proiektu solidario batean erabiliko da: liburuek, euro bana balioko dute; aldizkariek eta koadernotxoek, euro bat hiru aleko, eta entziklopediek, ale kopuruaren arabera.

Aurten, bildutako dirua Zabalketa GKEri emango zaio. Proiektuak Israelgo estatuarekiko gatazka armatuaren eraginpeko Libanoko landa-inguruneko 50 neska gazte arabiarren elikadura-segurtasuna eta lehengoratze psikosoziala artatzen ditu.