Bestelakoak

Bertso Jaialdi Mundiala 2024

ALBE (Algortako Bertso Eskola)

2024.07.10 | 18:00
Muxikebarri | Ereaga Aretoa
Eserita
Euskara
Publiko guztientzako

Ikuskizunari buruz

Bertsolariak: Paule Loizaga, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Joanes Illarregi eta Sustrai Colina

Adimena, umorea eta sorpresak bueltan dira Algortako Bertso Eskolak (ALBE) antolatutako bertso jaialdi esperimentalaren eskutik. Edizio honetan, izen handiko partaideak izango ditugu: Paule Loizaga, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Joanes Illarregi eta Sustrai Colina. Gaia sekretua izango da aurten ere; ekitaldiaren karteletan emango dizkizuegu zenbait pista. Adi egon ALBEren sare sozialei!

Sarrerak (gonbidapenak) eskuragarri daude honako estekan: 

https://bertsosarrerak.eus/sarrerak/saioaren_ezaugarriak/699

Gehiago jakiteko: www.albe.eus