Ainhoa Larrañaga
Arrigunagako barikuak
Sinopsia
Aktorea izateaz gain, musikaria era bada Ainhoa Larrañaga gazte hernaniarra. 19 urte besterik ez zituen bere lehen diskoarekin eta Eskuminak kantuarekin bere ibilbide musikala bakarlari gisa hasiera eman zionean. Joxan Goikoetxea eta Iker Lauroba artistekin kolaboratu du. Azken hilabeteetan hainbat single argitaratu ditu Chickjuarez ekoizle mexikarraren eskutik. Horien artean, Kokoteraino, Largo Cargado Lento Corto, Basoan eta Eko Bat abestiaren zuzeneko berrikuspena nabarmentzen dira. Oraingoan, Muxikebarrira dator 2022an estreinatutako bere bigarren albuma aurkeztera.