Musika

2026ko udaberriko kontzertuak

'Andrés Isasi' Musika Eskolako ikasleak

2026.03.24
Muxikebarri | Areeta aretoa
Eserita
Sarrera doan
Publiko guztientzako
  • 18:15 (ikasleentzat)
  • 19:30 (librea)

Kontzertuari buruz

Urtero legez, ‘Andrés Isasi’ Musika Eskolako ikasleek Udaberriko Kontzertuak eskainiko dituzte. Martxoaren 24an bi saio izango dira honako ordutegi hauetan:

  • 18:15: ikasleen familientzako emanaldia. Klasean banatuko dira gonbidapenak.
  • 19:30: sarrera librea, edukiera bete arte

Ohar garrantzitsua: egun honetan EZ da klaserik egongo 15:00etatik aurrera.

Behin emanaldia hasita, ezin izango da entzunaretora sartu edota bertatik irten.