2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusia
Informazioa
Muxikebarrik 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren lehen faseko lehen saioa hartuko du. Euskal Herri osoko 42 parte-hartzaile lehiatuko dira bertan, eta final handia abenduaren 18an izango da, Iruñeko Nafarroa Arenan. Getxon, Agin Laburuk, Eneko Lazkozek, Nerea Elustondok, Oihana Bartrak, Peru Abarrategik eta Unai Mendiazabalek hartuko dute parte. Gai-jartzaile lanetan Imanol Artola ‘Felix’ arituko da.