2 urte, 4 hilabete, egun bat
Dokumental zikloa
Dokumentalari buruz
Zuz.: Lander Garro
Filma irudi batetik abiatzen da: preso bat, Iruñeko kartzela utzi eta hainbat urte geroago, bere ziegara itzultzen da. Egun horretan kartzela betiko eraitsia izango da. Pozik behar luke, baina presoa, ziegan dagoela, negarrez hasi da. Ziega hartan eman zituen presoak, intsumitu izateagatik, bere bizitzako 2 urte eta 4 hilabete. Lander Garro zuzendaria, irudi horretatik abiatuta, 1990 hamarraldiko derrigorrezko zerbitzu militarren kontrako mugimenduaren azterketa bat egingo du: politikoa, soziala, eta intimoa. Horretarako, ziegara sartu zen intsumitu hori eta haren hainbat kide erabiliko ditu: horiek denak preso egon ziren, eta gero beren bizitzak berregin zituzten arren, beren baitan intsumitu izaten segitzen dute.
Proiekzioaren ostean, solsaldia izango da.