Musika

44. Aste Korala

2025

2025.10.30 - 2025.11.02
Muxikebarri | Ereaga Aretoa
Eserita
Publiko guztientzako
  • 19:30ean
Prezioak
  • 5€

    Aste Koralaren kontzertu bakoitzerako

  • 15€

    Aste Koralaren kontzertu guztietarako

Zikloari buruz

OHAR GARRANTZITSUA:

Azken orduko aldaketak izan dira 44. Aste Koraleko programazioan:

  • Urriaren 30eko eta 31ko saioetan jardun bihar ziren Sorpa il fume eta Skovoroda taldearen ordez, Alemaniako Sonat Vox eta Japoniako Yumecan Choir arituko dira, hurrenez hurren.
  • Zikloaren kontzertu guztien ordutegia aldatu egin da: 19:30ean izango dira.

Aldez aurretik erositako sarrerak eta abonuak baliagarriak izango dira, baina, programazioan egindako aldaketekin ados ez daudenek horien itzulketa eskatu ahal izango dute abuztuaren 25etik aurrera Muxikebarriko leihatilan.

Barkatu eragozpenak.


 

Aste Koraleko 44. edizio honek munduko leku askotako ahotsak dakarkigu hunkitzeko asmoz. Alemaniako Sonat Vox taldeak hasiera emango dio zikloari Errenazimentutik hasi eta gaur arteko musika interpretatuz. Yumecan Choir, Japoniatik dator eta adin guztietako 60 abeslari inguru biltzen ditu, Naoto Aizawa zuzendari eta konpositore adituaren zuzendaritzapean. Getxoko Eskuz Esku abesbatzak emakumeei egindako omenaldi musikala aurkeztuko du. Eta azkenik, Letoniako Balsis Youth Choir taldeak bere ahots gazteen energia argitsuarekin itxiko du.