Eguraldia txarra eginez gero, Romo Eskolan


Antzerkia
Alonso, ezinezko mandatuen mezularia
Hortzmuga Teatroa
2026.07.11 | 18:30
Areetako Geltokia plaza
Eserita
Euskara
Sarrera doan
Publiko guztientzako
50 min.
Ikuskizunari buruz
Garrantzi handiko gutuna abian da baina hartzaile zehatzik ez; nabigazio-sistema izorratu berri da eta Alonso jendez gainezka dagoen plaza erdian ageri da. Erlojupeko lasterketa bat hasiko da munduan zehar: Afrikatik Indiaraino, Mendebalde Urrunetik Parisera, hartzaile misteriotsu baten bila. Anek, publikoak eta gutunak berak (hitz egiten du!) Alonsori enigma konpontzen lagunduko diote… Zentralaren dronak lehenago aparretan blaitzen ez badu.
- Gomendatutako adina: 4 urte
- Antzerkia
- Mugikortasun urriko pertsonentzako leku-erreserbak izango dituen ikuskizuna






