Confines
Pablo Viar
Ikuskizunari buruz
Muxikebarriko koprodukzioa
Zuzendari artistikoa: Pablo Viar
Sorkuntza eta interpretazioa: Eguzki Zubia, Txubio Fdez. de Jáuregui
‘Confines’ zuzendariak berak eta bi aktore protagonistek egindako ikerketa eszeniko baten emaitza da. Identitatea, aurrerapen zientifikoa eta errealitatearen eta fikzioaren arteko mugak ditu ardatz lanak. Samurtasunaren eta komikotasunaren bidez, hausnartzera animatzen gaitu gure existentzia baldintzatzen duten mugei buruz eta horiek gainditzeko gure desirari buruz. Ikuskizuna hasi aurretik, eta Adinekoen Nazioarteko Eguna dela-eta, tailer bat antolatuko da Getxoko adinekoen elkarteentzat.