Dantza

You have an inner world, so what?

‘La senior’ de Proyecto Larrua

2025.11.14 | 20:00
Muxikebarri | Ereaga Aretoa
Eserita
6 €
Helduak

Ikuskizunari buruz

Sarrerak salgai irailaren 8tik aurrera.

Dantza pieza hau denboraren joanari buruzko hausnarketa sakonetik abiatuta sortzen da. Larrua konpainiak 40 urtetik gorako dantzari profesionalen ‘La senior’ izeneko taldea sortzearen aldeko apustua egin du, dantzaren adinari buruzko estereotipoei aurre egiteko, bai eta bizitza arte horretan eman dutenen esperientzia, aniztasuna eta erresilientzia omentzeko.