



Vulcano
Centro Dramático Nacional
Antzezlanari buruz
Sarrerak salgai irailaren 8tik aurrera.
Testua: Victoria Szpunberg
Zuzendaria: Andrea Jiménez
Aktoreak: Pilar Bergés, Iván López-Oreta, Albert Ribalta, Eneko Sagardoy, Macarena Sanz
Nola kontatzen da trauma bat? Non dago besteen minarekiko interes benetakoaren eta morboaren arteko muga? Zer gertatzen da biktimen eta errudunen arteko muga argi ez dagoenean? ‘Vulcano’ iraganeko trauma batetik salbatu nahian dabilen familia baten istorioa da, bizi zen eraikinean gertatu zen eta ondorio tragikoak izan zituen sutearena. Kazetari baten eta kameralari baten etorrerak, eta gertatu zena berreraikitzeko saiakerak, kontakizun ezagunak ustekabeko dimentsioak hartzea eragiten du, egiaren kontzeptua aldatuz eta gertakarien ustezko bertsio original bat zalantzan jarriz.





