



Haurrak
Univers
Engruna Teatre
2026.03.08
Muxikebarri | Ereaga Aretoa
Testu gabe
10 €
Haurrak / Familia
- 16:30
- 18:00
Ikuskizunari buruz
Gomendatutako adina: 0-2 urte.
Dena hasten da hemen: argia, soinua, mugimendua… eta txikienen begiradaren harridura. Universek jakin-mina pizten duten estimuluez osatutako mundu leun eta goxo bat esploratzeko gonbidapena egiten die haur eta familiei. Formek itxura aldatzen dute, soinuek laztandu egiten dute, eta begien aurrean hazten den paisaia bisualak esperientzia sentsorial bakarra sortuko du. Dena, aurkikuntza goiztiarra erraztu eta harridura elikatzeko. Arte eszenikoetan barrena lehenengo pausoak laguntzeko bidaia poetiko eta lasaia.
Oharra:
- Sarrera bakoitza haurtxo batentzat eta heldu batentzat da.
- Ikuskizunaren ezaugarriak kontuan hartuta, haurtxo bakoitzeko heldu bat joan beharko da.
- Haurtxo bakarra duten bi heldu joan nahi izanez gero, 10 euroko sarrera erosi beharko da heldu bakoitzeko. Horrelako kasuetarako, 94.466.01.23 telefono zenbakira deituz Getxo Kulturarekin harremanetan jartzea nahitaezkoa izango da.
Ikuskizunak 40 minutuko iraupena izango du.






