Azaroaren 29ko hauteskunde orokorrak direla eta, 'Un siglo de abismos' ikuskizuna (hilak 28, larunbata)  bertan behera geratuko da.
Antzerkia

Un siglo de abismos

Bramant Teatre

2026.11.28 | 20:00
Muxikebarri | Ereaga Aretoa
Gaztelera
12 €
Helduak
70 min.

Ikuskizunari buruz

Azaroaren 29ko hauteskunde orokorrak direla eta, azaroaren 27, 28 eta 29ko programazioan aldaketak izango dira, Muxikebarri eta Romo Kultur Etxea hauteslekuak baitira. Horiek horrela, Bramant Teatre konpainiaren ‘Un siglo de abismos’ ikuskizuna (hilak 28, larunbata)  bertan behera geratuko da. Getxo Kultura ikuskizuna datorren urtean berriro programatzen saiatuko da.

Sarrerak: 

Bertan behera geratu diren ikuskizunetako sarreren itzulketa urriaren 8an hasiko da. Online erositako sarreren kasuan, itzulketa automatikoki egingo da. Getxo Kulturaren salmenta-puntu fisikoetan egindako erosketen kasuan, Muxikebarriko leihatilara joan beharko da itzulketa eskatzeko.

 

Familia bereko emakumeek protagonizatutako sei bakarrizketaren bidez, ‘Un siglo de abismos’ antzezlanak ehun urteko memoria zeharkatzen du genero-ikuspegitik. Gizarte bidezkoago baten alde borrokatu zirenen ahotsak berreskuratzen ditu, eta errepresioak eta isiltasunak belaunaldiz belaunaldi utzitako arrastoari buruz hausnartzen du.