Ultra violet
Sinopsia
“Ultra Violet” dantza garaikideko proposamen bat da, ikuspegi feminista batetik egina. Foucaulten diskurtsoaren, generoaren eta boterearen teoriak abiapuntutzat hartuta, piezak egungo gizartean generoan oinarritutako rolak salatzen ditu. Garrantzi berezia dute emakumearen gorputzak, antzezleen arteko harremanak eta ikuskizunaren estetikak. Almudena Perez getxotarra da koreografia honen egilea, eta satiraren bidez zalantzan jartzen ditu boterearekin eta arrakasta sozialarekin lotutako arauak.
Taldekideak (kontzertuak / musika-ikuskizunak)
Dantzariak: Aiala Etxegarai y Ainhoa Usandizaga
Koreografia: Almudena Perez