Antzerkia

Todas las hijas

2023.09.23 | 20:00
Muxikebarri
Gaztelera
15 €
Publiko guztientzako
80 min.

Informazioa

“Todas las hijas” bost emakume aktoreren historia da. Haien bizitzaren ipuina da. Bost emakumek hitz egiten dute hitz egiteko beharra dutelako, honaino nola iritsi diren kontatzeko, beren bizitzak eta artea nola bizi izan dituzten adierazteko eta galdera honi erantzuteko: zergatik sentitzen duten kezka bat beren bularraren barren-barrenean, bihotzaren eta biriken artean, sentimenduak eta arnasa kokatzen diren lekuan. Agian, mina da; edo beldurra, besterik ez; edo adina; edo bakardadea; edo maitasuna, batzuetan min ematen baitu; edo trebeska geratu den barre bat. Baina denak gogoratzen dira beren amaz, horregatik dira denak alabak. Emakumeen beldurretan barrena eginiko bidaia da. Gemma Martínezen proiektu bat, David Caiñak idatzia eta Andrés Limak zuzendua.

Taldekideak:

Dramaturgia: DAVID CAIÑA eta ANDRÉS LIMA, GEMMA MARTÍNEZen ideia original bateti abiatuta.

Aktoreak:

  • ANE GABARAIN
  • GEMMA MARTÍNEZ
  • MARIBEL SALAS
  • SOL MAGUNA
  • VITO ROGADO

Testuak: DAVID CAIÑA

Zuzendaritza: ANDRÉS LIMA

Zuzendari laguntzailea: LAURA ORTEGA

Diseinu eszenografikoa eta jantziak: BEATRIZ SAN JUAN

Argiztapenaren diseinua: DAVID ALKORTA

Soinu-espazioa: NEREA ALBERDI

Ekoizpen-lanak: GORKA MÍNGUEZ eta GEMMA MARTÍNEZ

Hedabideak eta sare sozialak: MARÍA DÍAZ

Teaserra eta dokumentala: Etxeandia

Banaketa: GG DISTRIBUCIÓN

 

Foto de detalle del evento
Foto de detalle del evento