

Testigo de cargo
Fernando Guillén Cuervo, Lupe Cartié, Bruno Ciordia, José Luis Esteban, María Zabala, Markos Marín, José Cameán, Nerea Mazo
Sarrera erosiIkuskizunari buruz
Fernando Bernuések zuzentzen du Agatha Christieren obra enblematikoenetako honen antzerki-bertsio berria, Fernando Guillén Cuervo buru duela. Intrigaz eta misterioz beteriko thriller judizial honek Londresera garamatza, 1947. urtera. Ilunabarrean hiria inguratzen duen lainoaren artean krimen izugarri bat jazo da. Alargun bakarti bat hil arte sastakatu dute bere etxean. Susmagarri bakarra Leonard Vole da, hildakoarekin adiskidetasun arraro bat mantentzen zuena.
Zuzendaritza: Fernando Bernués
Antzezleak: Fernando Guillén Cuervo, Lupe Cartié, Bruno Ciordia, José Luis Esteban, María Zabala, Markos Marín, José Cameán, Nerea Mazo





