Sonoma
Sinopsia
Sonoma, Marcos Morauren (2013ko Dantza Sari Nazionala) La Veronal bere konpainiarentzat egindako sorkuntza berria da. Obra, gizakiak jatorrira eta gorputzera itzultzeko duen beharretik abiatzen da, gorputz hori bere existentziaren mugan dagoenean, eta bizirik irauteko aldarria egiten duenean, errealitatearen bilgarri birtuala gaindituz. Koreografoak 2016an Lorraineko Balletarentzat, “Le Surréalisme au service de la Révolution”, sortu zuen piezaren funtsezko ideiak berregiten ditu, Buñuelen irudia eta Paris kosmopolitaren ondoko Erdi Aroko Kalanda oinarri hartuta, diziplina jesuitikoaren eta askatasun surrealistaren artean. Sonomarena askatasunaren aldeko oihu sakona da.