Renata
Kamikaz Kolektiboa
Ikuskizunari buruz
OHARRA:
Antolatzaileenak ez diren arazoak direla eta, ikuskizun hau bertan behera geratu da eta berriro programatuko da 2025eko maiatzaren 24an. Sarrerak aurretik online erosi dituztenek, automatikoki itzuliko zaie dirua hurrengo egunetan. Eskuko diruz edo datafonoz eginiko erosketen kasuan, Muxikebarriko txarteldegian eskatu beharko da itzulketa (astelehenetik ostiralera, 10:30-13:30 eta 16:30-17:30), otsailaren 4tik aurrera. Otsailaren 14ko sarrerek ez dute baliorik izango maiatzaren 24rako. Beraz, itzulketa eskatu eta berriro ere erosi beharko dira sarrerak.
Renata hil eta berpiztu egin da. Etengabe hil eta berpizten da, aste honetan 115 aldiz egin du. Ezezaguna komunitate zientifikoarentzat; Jainkoa beste askorentzat. 116 zenbakira iritsi berri da, loreontzi bat buruan erori baitzaio. Lasai, minutu bat barru bizitzara itzuliko da. Konpainia gazte honen obra berri bat, non umorea eta absurdua beste leku batzuetara iristeko bidea diren.

- Testua, zuzendaritza eta antzezpena: Erika Olaizola, Amancay Gaztañaga, Iraia Elias, Xanti Agirrezabala
- Eszenografiaren diseinua: Ikerne Gimenez
- Jantzien diseinua: Barbara Rasso
- Argiztapenaren diseinua: Miriam Ubanet
- Karakterizazioa: Xanti Agirrezabala
- Atrezzoa: Dejabu panpin laborategia
- Soinu banda: Alejo Orbegozo, Eñaut Gaztañaga
- Produkzioa: Kamikaz Kolektiboa