



Pottokiak
EITBren animazio telesail berriaren aurrestreinaldia
Sinopsia
- Sarrera doan, edukiera bete arte
Zatoz Pottoki berriak inork baino lehenago ezagutzera aurrestreinaldia berezi batean!
Sorpresaz beteriko eguna izango da eta bertan izango dira Potx eta Lotx pailazoak ere.
‘Pottokiak’ animaziozko telesail dibertigarri eta maitagarria datorkigu, pertsonaia urdin txikien herrixka magikora eramaten gaituena.
Pottoki bakoitzak bere nortasuna du, eta guztien artean talde eta adiskidetasun sentimendu handia partekatzen dute. Telesailak balio positiboak transmititzen ditu, hala nola talde-lana, elkartasuna, errespetua, tolerantzia eta naturarekiko zaintza.
Beren abenturen bidez, besteak laguntzearen eta elkarbizitzaren garrantzia erakutsiko digute pottokiek. Abentura berriekin iritsiko dira oraingoan, eduki dibertigarri eta mezu hezigarriekin.






