Antzerkia

Oniro

Juana Bizkarra 6. Arte Eszenikoen Sorkuntzarako Egonaldia

2026.09.16 - 2026.09.18
Muxikebarri | Arrigunaga aretoa
Eserita
Euskara
Haurrak / Familia
  • Entsegu irekia Irailak 16 20:00etan
  • Aurrestreinaldia Irailak 17 20:00etan
  • Aurrestreinaldia Irailak 18 20:00etan

Ikuskizunari buruz

‘Juana Bizkarra’ arte egonaldiaren seigarren edizioan hautatutako eszena-proiektu honekin, Rubik al Kuadrado euskal konpainiak familia publikoari zuzentzen zaio, haurtzaroak nerabezaroari lekua uzten dion heinean sortzen diren beldurrei helduz. Pertsona ororen hazkunde pertsonalaren parte diren beldur horiei egingo die aurre protagonistak, 10 urteko Ilargi izeneko neskatxak, ametsen munduan barrena. Estetika zaindu baten bidez, eta kultura ezberdinetako pertsonaietan —besteak beste euskal inauterietakoetan— inspiratuta, heldutasunerako bidean abiatuko gara.

  • Zuzendaritza eta dramaturgia: Estitxu Zaldua
  • Aktoreak: Kattalin Errazti, Nerea Martínez, Juanjo Herrero