Dantza

Nazioarteko Dantza Eguna

2026

2026.04.25 | 12:00
Evaristo Churrucako kaia (Areeta) eta San Nikolas plaza (Algorta)
Testu gabe
Sarrera doan
Publiko guztientzako
480 min.

Ekitaldiari buruz

Herritarrei zuzendutako jardunaldi honetan, dantzak kalea bere egingo du topagune eta adierazpenerako espazio gisa tokiko dantza-akademien, eta taldeen eskutik. Mugimendua partekatzeko, esperientziak trukatzeko eta elkarrekin gozatzeko pentsatutako proposamena da hau. Egitarauak honako hauek jasotzen ditu: aire zabaleko barra klasikoko saio bat, ikasle gazte zein helduen lanaren erakustaldi bat, eta publikoari irekitako klase partehartzaile bat; guztiak dantza adierazpen kolektibo eta bizipen komun gisa ulertzeko proposamenaren baitan.

  • 12:00-12:30 Barra klasiko erakustaldia (balleta) Evaristo Churruca kaiako baranda (Bizkaiko zubiaren ondoan)
  • 18:00-19:30 Ikasle gazte eta helduen dantzaldia San Nikolas plazan (Algorta)
  • 19:30 Jendeari irekitako klasea San Nikolas plazan (Algorta)

Eguraldi txarra badago ekitaldia bertan behera utziko da.