Marea baja
Sinopsia
Bi gizabanako beraiek eraikitako mundu batean bizi dira. Unibertsoak planik ez duela sinetsita, egotea erabakitzen dute, ondo eta elkarrekin, egonean. Bizitza konplexua dela sentitzen dute, ez duela merezi borrokatzea eta, aldi berean, burdinazko borondatearekin bizitzeko beharra dute. Kontraesan horrek batzuetan harriduran kokatzen ditu eta beste
batzuetan neke existentzialean. Beren ekintzek ez dute xederik baina zentzua ematen saiatzen dira. Ororen gainetik, existitzeko beharraz hitz egiten digun komedia da, kosmosa eta lurraren artean, malenkonia eta kabaretaren artean, materia ilunaren eta karaokearen artean toki bat aurkitzeko beharraz ari dena.
Taldekideak (kontzertuak / musika-ikuskizunak)
Zuzendaritza: Espe López
Aktoreak:
Javier Barandiaran Melero
Unai Lopez de Armentia
Argiak: Javi Ulla
Eszenografia: Eskenagorri
Jantziak: La Kosmika
Argazkiak: Asier Bastida
Bideoa: Beñat Fontaneda
Ekoizpena: Pez Limbo