Lubaki lainotxua
Informazioa
Izen gabeko gerraren lubaki batean, soldadu beterano bat dago, bakar-bakarrik, beste garai bateko gerlaria; baldintzarik gabeko militantzia eta diziplina zorrotza. Aspaldian ez dago batailarik, ezta etsairik ere, badirudi dena bare-bare dagoela. Uharte bateko naufrago baten antzera, espazioan eta denboran gatibu. Bat-batean, mezulari gazte baten eskutik dator borrokalariaren mundua hankaz gora jarri eta pertsona bakoitzaren onena eta txarrena azaleratuko duen gutuna.