



Lohi gorria
Ékoma Teatro & Javier Liñera
Emanaldiari buruz
OHARRA:
Gaurko, maiatzaren 15erako, Ikuskizun eta ekitaldietako teknikariek deitutako greba dela eta, Muxikebarrin programatutako ‘Lohi gorria’ antzezlana bertan behera geratu da.
Ikuskizun hori da Getxo Kulturak Muxikebarrin gaurko antolatutako jarduera bakarra.
Online erositako sarreren itzulketa automatikoki egingo da, eta eskuko diruz edota datafonoz erositako sarreren kasuan, Muxikebarriko leihatilan eskatu beharko da itzulketa, maiatzaren 18tik aurrera.
Bidaia intimo eta politikoa dugu lan hau, memoria pertsonala eta kolektiboa gurutzatzen dituena. Lohi Gorria-k osaba gay baten oroitzapenetik bere nortasuna berreraikitzen duen gizon baten istorioa kontatzen du; Hitlerren Europa eta Francoren Espainia lotzen dituen kontakizuna.
Cabaretaren eta dramaren artean, errepresioaz eta duintasunaz, beldurraz eta erresistentziaz hitz egiten digun pieza soil eta samurra.
- Antzezlea: Aitor Pérez.
- Testua: Javier Liñera.
- Itzulpena: Idoia Barrondo.
- Zuzendaritza: Javier Liñera (Daniela Molina eta Linda Wise-ren ideietatik abiatuta)
- Ekoizpena: Ékoma Teatro, Javier Liñera.
- Argiztapen-diseinua: Patxi Pascual
- Argiztapen teknikaria: Edu Berja
- Soinu-teknikaria: Javier Liñera.
- Eszenografia: Oskar García / José Manuel Placeres.
- Musika: Ismael Merino / Pierre-François Blanchard.
- Kartelaren irudiak: Laurent Leger Adame.





