Antzerkia

LAS REINAS kanpina

La Cuerda teatroa eta TTipia Kultura

2026.03.20 | 20:00
Muxikebarri | Arrigunaga aretoa
Eserita
Euskara
10 €
Helduak
90 min.

Ikuskizunari buruz

Ongi etorri Las Reinas kanpinera! Emakume talde bat, urtero, leku berera joaten da oporretan. Beren territoriora. Han eurek agintzen dute.

Baina benetan askeak gara oporretan? Asetzen ditugu “opor perfektuen” gure ametsak?

Komedia beltza, arina eta absurdoa. Hausnarketa bat da hierarkien errepikapenez, atsedena/lana binomioaz eta botere-abusuaz.

Hiru emakume hauen bizipenen bitartez, leku idiliko honen defentsan, noraino iristeko gai diren ikusiko dugu.

Gizakion portaera misterio hutsa da. Are gehiago aisialdian.

  • Zuzendaritza eta dramaturgia Eva Redondo
  • Aktoreak: Maider Lekunberri, Maitane Perez y eta Olatz Beobide
  • Musika konposaketa: Pascal Gaigne
  • Euskarazko itzulpena: Jose Luis Aranguren “Txiliku”
  • Jatorrizko ideia: La Cuerda teatroa
  • Jantzi diseinua: Julen Ariztegi
  • Eszenografia diseinua: Javi Trapero
  • Argi diseinua: Pato Rother

Trailerra gaztelaniaz badago ere, Muxikebarriko ikuskizuna euskaraz izango da.