Las que limpian
A Panadaría
Ikuskizunari buruz
Egileak eta aktoreak: Areta Bolado, Noelia Castro, Ailén
‘Elisa y Marcela’ bere aurreko lan arrakastatsuaren ondoren, A Panadaría antzerki konpainia galiziarrak Centro Dramático Nacionalekin batera ekoitzitako satira hau sinatzen du hoteletako pisu-zerbitzarien borrokari buruz. Kartel bat atearen heldulekutik zintzilik dago. ‘Mesedez, txukundu gela’. Hondartzatik itzultzean, oheak eginda, eskuoihalak eta komuna garbi. Garbitzen dutenak dira, turismo-sistemaren prekaritatea bizkarrean daramaten ikusezinak. Beraien aurrean, hotel-kateen jabeen diru-goseak. Batzuek ez dute inoiz komunik garbitu; beste batzuek, ordea, hilean bostehun garbitzen dituzte.