Las brujas de Salem
Sinopsia
Itxartu Antzerki Taldeak, Ivan Iparragirreren zuzendaritzapean, Las Brujas de Salem obraren egokitzapena dakarkigu. Arthur Millerren lan ezagunak mccarthismoa kritikatzen du 1692an, Salem herri txikian (Massachusetts) gertatu ziren zorigaiztoko gertakarietatik abiatuta; izan ere, emakume gazte batzuen ustezko sorginkeriak histeria kolektibo eutsiezina eta hainbat mendeku eragin zituen.