Juana Bizkarra 3. Arte Eszenikoen Egonaldia: eMcumeak
Informazioa
Juana Bizkarra egonaldi artistikoaren hirugarren edizioan hautatutako proiektua “eMcumeak” euskal emakume sortzaileen egoera taularatzea du helburu, baita kultur sektoreko androzentrismoa agerian jarri ere. Iraganeko zein orainaldiko euskal emakume sortzaileen izenak eta izanak mahai gainean jarriko ditu antzezlanak, umore eta hitz-joko bitartez, gastronomiari lotutako jolasak bitartean. Publikoa Muxikebarrin sartu orduko, janari lasterreko jatetxe famatu baten atmosferan murgilduko da, on egin!
Taldekideak:
- Zuzendaria: Olatz Beobide
- Gidoilariak: Itxaso Payá Ruiz eta Maria Rivero Campo
- Aktoreak: Itxaso Payá Ruiz eta Maria Rivero Campo
- Teknikaria: Gorka Chamorro
- Ekoizpena: Zelako Kultur Ideiak