Antzerkia

Igogailua

Fábrica de Brujas Sormen Kolektiboa

2025.12.05 | 20:00
Muxikebarri | Arrigunaga aretoa
Eserita
Euskara
8 €
Publiko guztientzako

Antzezlanari buruz

Oharra: ikuskizun honetan estroboskopikoak erabiltzen dira, epilepsia fotosentikorra edo beste edozein fotosentikortasun mota jasaten duten pertsonei eragin diezaieketenak.

Igogailua esperientzia erreal batetik jaiotzen da: bizitza errotik aldatzen duen gaixotasun baten diagnostikotik. Erorketa izan zitekeena, barnera egiten duen bidaia bihurtzen da.

Protagonista igogailu batean harrapatuta geratzen da. Igogailua ez da igotzen, ezta jaisten ere; aitzitik, inkontzientearen geruza desberdinetan gelditzen da.Espazio horretan, bere pertzepzioa hedatu egiten da eta beste errealitate batzuetara irekitzen da. Bidean zehar, lagunekin partekatzen ditu hainbat eszena: barre egiten dute, aurrez aurre jartzen dira, elkarri eusten diote eta batzuetan hausten ere bai. Elkarrekin zeharkatzen dituzte beldurra, frustrazioa, desioa eta itxaropena.

  • AKTOREAK: Aiora Sedano, Itzi Fragua eta Leire Ormazabal
  • MUSIKA: Rubén G. Mateos
  • ARGIZTAPENA: Tomás Esquerra
  • JANTZIAK: Ikerne Giménez
  • DRAMATURGIA ETA ZUZENDARITZA: Arantza López