Hondamendia
41. Arte Eszenikoen Jaurdunaldiak
Informazioa
Zaborra metafora bat da batzuetan. Baina ze metafora da kiratsa darion hau? 2020ko otsaila: zabortegi baten kolapsoak bi langile desagerrarazi ditu azpian. Esan patua izan dela. Esan zoria izan dela. Edo haien senide ttipi eta apala, zorte txarra. Ardura eta erantzukizuna maskaratzeko mozorroak ere izan daitezke, ordea, hondamendiari jarritako hitzok. Batzuentzat ezbeharra dena, istripua da beste batzuentzat. 2020ko martxoa: Covid-a heldu da. Osasun arazo batek bazterrean laga duen irrati-esataria, Zaldibarko zabortegiaren luiziari hitzak ematen saiatuko da. Egia, egitatea, kontakizuna… Baina nola adierazi samina mundua pandemia baten menpe izoztu denean?
Taldekideak:
- Zuzendaritza: Ximun Fuchs
- Idazlea: Harkaitz Cano
- Antzezleak: Ander Lipus, Maite Larburu, Manex Fuchs, Ruth Guimerá, Eneko Gil, Ane Sagues, Jon Ander Urresti
- Bideoa: Maialen Beraustegi
- Musika: Maite Larburu, Asier Ituarte
- Eszenografia: Fran Dussourd
- Argiztapen diseinua: David Bernués
- Soinu diseinua: Philippe Barandiaran
- Teknikaria: Ieltxu Ostolaza
- Teaserra: Eñaut Castagnet
- Argazkiak: Ainhoa Resano
- Diseinu grafikoa: Roberto Quintana
- Konpainiak: Artedrama, Axut!
- Ekoizpena: Iasone Parada, Mikel Unamunzaga, Argi Perurena
- Mediazioa: Arantxa Hirigoyen
- Banaketa: Irantzu Azpeitia