

Helenas
Emakumeak eszenan XIX. Antzerki-zirkuitua
Sarrera erosiIkuskizunari buruz
Helenak dira Troiako gerren eragileak?
HELENAren mitoa deseraikitzea.
Helena de Troyaren mitotik edo dokumentaletik abiatuta, Helena askoren bizitzara hurbilduko gara, gizarte patriarkal batek errudun jo eta estigmatizatuta, emakume izate hutsagatik. Ironia, intimitatea, tragikotik kuotidianora, gure HELENAK duintasunaren, justiziaren eta berdintasunaren alde borrokatzen dira.
Eta bitartean, emakumeak hil egiten dira. Emakumeak hil egiten dituzte. Gure oroimenaren kontakizun poetiko, zulatu eta teatrala. Kontaezinaz eta esanezinaz ari gara. Zalantzan jartzen gara, hausnartzen dugu, ezegonkortu egiten gara. Zergatia jakin nahi dugu.
Mitoa, gaurkotasuna eta gertaera historikoak. Troiako, Ukrainako, Kosovoko helenak, baina baita Santutxukoak, Kordobakoak, Medellingoak edo Kongokoak ere…
Genealogiak, Indarkeriak, Memoria eta Generoa.
- Sorkuntza, zuzendaritza eta interpretazioa: Bea Insa
- Kanpoko Begia: Ángel Mirou
- Bideoak eta Argazkiak: Ángel Mirou
- Argien diseinua: Patxi Pascual eta Bea Insa
- Ekoizpena: La Pacheca Collective