

Helen Keller, la mujer maravilla
Chévere
Sarrera erosiIkuskizunari buruz
Gomendatuko adina: 14 urtetik aurrera
19 hilabeterekin, Helen Kellerrek ikusmena eta entzumena galdu zituen gaixotasun batengatik. Zailtasunak zailtasun, 1904an unibertsitate-titulu bat lortu zuen lehen pertsona gor eta itsua bihurtu zen. Hala ere, bizitza osoan bere ezintasunen aurka baino, ikusteko eta entzuteko gai diren horientzat diseinatutako gizarte baten aurka borrokatu behar izan zuen. Galiziako konpainia sarituak (2014ko Antzerki Sari Nazionala) estereotipoak zalantzan jartzera gonbidatzen gaitu, emakume ‘zoragarria’ izateak zer esan nahi duen hausnartzera eta erresistentziaren ahalmena deskubritzera, umorez, emozioz eta ikuspegi garaikideaz.
- Antzezleak:
- Ángela Ibañez
- Patricia de Lorenzo
- Chusa Pérez de Vallejo
- Zuzendaritza: Xron Chévere
Antzezlen irisgarria. Ikuskizunak honako neurriak izango ditu: zeinu-hizkuntza, ukipen-bisita (touch tour), begizta magnetikoa, soinu anplifikatua eta audiodeskribapena.
- Zentzumen-urritasuna duten pertsonentzako aldez aurretik gordetako besaulkiez gozatzeko, sarrerak@getxo.eus posta elektronikora email bat idatzi edo 944.660.123 / 944.660.022 telefono zenbakietara deitu beharko da ekainaren 23a baino lehen.
- Adi! Audiodeskribapena eta ukipen-bisita zerbitzuez (touch tour) disfrutatzeko izena ematea derrigorrezkoa izango da.
- Zentzumen-urriko pertsona bakoitzeko laguntzaile bakarra aurreikusten da. Laguntzaile gehiago behar izanez gero, mezuan adieraztea beharrezkoa izango da eta horiek eskuragarritasunaren arabera eskainiko dira.
-
Aldez aurretik erreserbatutako eserlekuak ikuskizuna hasi baino lehen erosiko dira Muxikebarriko leihatilan, izena eman duen pertsonaren izena emanez.