Ez naiz inoiz Dublinen egon
Sinopsia
Ez naiz inoiz Dublinen egon, besteen bizipen eta sinesmenen onarpenari buruzko komedia garratza da. Bakoitzak gure errealitate propioa eraikitzen dugulako, baina noraino gara gai besteenak onartzeko? Amesti familia Eguberri gaua ospatzeko bildu da, baina aurtengoa berezia da. Elena, hiru urtez ikusi ez duten alaba gaztea, Londresetik itzuli da azkenean. Baina ez dator bakarrik, Cindyrekin dator, bere neska-lagun irlandarrarekin. Denak irlandarra ezagutzeko desiratzen daude, baina inork ez du espero Cindy, familia honen oreka hankaz gora jarriko duen pertsonai ikusezina izatea.
Taldekideak (kontzertuak / musika-ikuskizunak)
Egilea: Markos Goikolea
Zuzendaritza: Mireia Gabilondo
Aktore-zerrenda:
Iñigo Aranburu
Iñigo Azpitarte
Mireia Gabilondo
Aitziber Garmendia
Eszenografia:
Fernando Bernués
Jantzitegia:
Ana Turrillas
Argiztapen diseinua:
Xabier Lozano