Antzezlen irisgarria. Ikuskizunak honako neurriak izango ditu: azpitituluen proiekzioa, begizta magnetikoa, soinu anplifikatua eta audiodeskribapena. 
Antzerkia

Dysphoria

Histrión Teatro

2026.05.16 | 20:00
Muxikebarri | Arrigunaga aretoa
Gaztelera
8 €
Helduak
80 min.

Emanaldiari buruz

Bera shock-ean dago. Bere 15 urteko alaba mutil sentitzen dela jakinarazi berri dio. Jada ez da Alejandra,  Alex baizik. Terapia, sentsibilizazio taldeak… ezer ez da nahiko bere alaba inoiz gehiago ez dela izango onartzeko. Ukapena, erresistentzia eta frustazioa bidea egingo dute eraldaketa sortuko duen minari jarraiki. Hala ere, egoera erabat aldatuko da polizia etxera heldu eta Alexi sexu-jasarpena leporatzen diotenean.

  • Zuzendaritza: Maria Goiricelaya
  • Aktorea: Gema Matarranz

Antzezlen irisgarria. Ikuskizunak honako neurriak izango ditu: azpitituluen proiekzioa, begizta magnetikoa, soinu anplifikatua eta audiodeskribapena. 

  • Zentzumen-urritasuna duten pertsonentzako aldez aurretik gordetako besaulkiez gozatzeko, sarrerak@getxo.eus posta elektronikora email bat idatzi edo 944.660.123 / 944.660.022 telefono zenbakietara deitu beharko da maiatzaren 13a baino lehen.
  • Adi! Audiodeskribapenaz disfrutatzeko izena ematea derrigorrezkoa izango da. 
  • Zentzumen-urriko pertsona bakoitzeko laguntzaile bakarra aurreikusten da. Laguntzaile gehiago behar izanez gero, mezuan adieraztea beharrezkoa izango da eta horiek eskuragarritasunaren arabera eskainiko dira.
  • Aldez aurretik erreserbatutako eserlekuak ikuskizuna hasi baino lehen erosiko dira Muxikebarriko leihatilan, izena eman duen pertsonaren izena emanez.