Antzezlen irisgarria. Ikuskizunak honako neurriak izango ditu: azpitituluen proiekzioa, begizta magnetikoa, soinu anplifikatua eta audiodeskribapena. 
Antzerkia

Dulcinea

Paloma San Basilio, Julio Awad

2026.05.02 | 20:00
Muxikebarri | Ereaga Aretoa
Eserita
Gaztelera
15 €
Helduak
85 min.

Antzezlanari buruz

Abisua ikusle fotosentikorrentzat: eszena batzuetan argi kliskatzaileak edo formadunak erabiltzen dira (argi estroboskopikoak, patroi errepikakorrak edo distira aldaketa azkarrak), ikusle fotosentikorrei eragin diezaieketenak.

  • Egilea eta zuzendaria: Juan Carlos Rubio
  • Aktoreak: Paloma San Basilio, Julio Awad

Eta Dulcineak hitz egitea erabakiko balu?

Eta mendeetan zehar idealizatutako emakumeak azkenean bere ahotsa eskatuko balu?

Hitzaren eta musikaren, umorearen eta emozioaren artean, Paloma San Basiliok jada perfekzioaren pisuari eusteko prest ez dagoen topikoz eraikitako figura hori interpretatzen du.

Julio Awad pianista lagun duela, Dulcinea garaikide honek ironia eta samurtasuna uztartzen ditu, galdera bat airean utziz: oraindik zentzurik al du idealak defendatzeak, ala iritsi da horiek berrasmatzeko unea?

Antzezlen irisgarria. Ikuskizunak honako neurriak izango ditu: azpitituluen proiekzioa, begizta magnetikoa, soinu anplifikatua eta audiodeskribapena. 

  • Zentzumen-urritasuna duten pertsonentzako aldez aurretik gordetako besaulkiez gozatzeko, sarrerak@getxo.eus posta elektronikora email bat idatzi edo 944.660.123 / 944.660.022 telefono zenbakietara deitu beharko da apirilaren 27a baino lehen.
  • Adi! Audiodeskribapenaz disfrutatzeko izena ematea derrigorrezkoa izango da. 
  • Zentzumen-urriko pertsona bakoitzeko laguntzaile bakarra aurreikusten da. Laguntzaile gehiago behar izanez gero, mezuan adieraztea beharrezkoa izango da eta horiek eskuragarritasunaren arabera eskainiko dira.
  • Aldez aurretik erreserbatutako eserlekuak ikuskizuna hasi baino lehen erosiko dira Muxikebarriko leihatilan, izena eman duen pertsonaren izena emanez.