

Black is beltza
Zinemabarri
Filmeari buruz
- Proiekzioa eta ondorengo zine-foruma
- Hizkuntza: Euskaraz
- 16 urtetik aurrera
- Generoa: Animazioa. Drama | 60ko hamarkada. Arrazismoa. Komikia
- Urtea: 2018
- Herrialdea: Espainia
- Iraupena: 86 min
- Zuzendaritza: Fermin Muguruza
1965eko urria. Iruñeko erraldoien konpartsa, San Fermin jaietako ohiko irudia, New Yorkeko Bosgarren Etorbidean desfilatzera gonbidatu dute. Baina ezingo dute denek atera: arrazagatiko diskriminazioa dela eta, AEBetako agintariek debekatu egin dute bi erraldoi beltzen parte-hartzea. Benetako gertaera horretatik abiatuta, “black is Beltza” k Manexen istorioa kontatzen du, erraldoietako bat eramateaz arduratzen den mutilaren istorioa, alegia. Ustekabeko bidaia luze batean murgilduta, Manex historiako gertaera garrantzitsuenen lekuko izango da: Malcolm Xren hilketak eragindako arraza-istiluak, The Factoryko pertsonaien xelebrekeriak, Kubako zerbitzu sekretuen eta Black Panthersen arteko aliantza, eta lehen musika-jaialdietako psikodelia proto-hippya.