Antzerkia

Bi baso bat ur

Metrokoadroka

Sarrera erosi
2026.03.27 | 20:00
Muxikebarri | Arrigunaga aretoa
Eserita
Euskara
10 €
Publiko guztientzako
75 min.

Ikuskizunari buruz

Lau pertsona dantzaleku baten erdian. Bakoitzak baso bat ur du eskuan. Lauak guztiz geldi daude, DJak inguruko jende guztia dantzan jartzen duen bitartean.

Tratu txarren osteko alaitasunaz mintzo da antzezlan hau. Izan ere, edozein arrazoi dela medio, tratu txarrak jaso duen edonori alaitasunerako eskubidea zalantzan jartzen zaio, tratu txarren ostean ere. Antzezlan honek alaitasunaren eta umorearen izaera soziala jarri nahi du erdigunean, mina gainditzeko eta ahalduntzerako ezinbesteko tresnak direla agerian utziz.