



Akelarre
Zine-kluba
Filmeari buruz
- Proiekzioa eta ondorengo zine-foruma
- Hizkuntza: Azpitituludun Jatorrizko Bertsioa
- 90 min
- 12 urtetik aurrera
- Zuzendaria: Pablo Agüero
Akelarre 2020 urtean eginiko euskal filma da. Pablo Agüero zinemagile argentinarrak Zugarramurdiko sorginkeria prozesuaren istorioa kontatzen du. Euskal Herria, Frantzia eta Argentinaren artean ekoiztutako obra da Akelarre. Hurbilketa elebiduna egin dio Aguero argentinarrak sorgin ehizen gaiari: izan ere, euskaraz zein gazteleraz ari dira filmeko pertsonaiak.
2020ko urriaren 2an estreinatu zen, nahiz eta lehen (irailaren 19an) Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofizialean aurkeztu.
2021ean 5 Goya sari irabazi zituen: Zuzendari artistikoarengatik (Mikel Serrano), musika onenarengatik (Mursego eta Arantzazu Calleja), jantzien diseinuarengatik (Nerea Torrijos), makillaje eta ile-apainketagatik (Beata Wotjowicz eta Ricardo Molina) eta efektu bereziengatik (Mariano García Marty eta Ana Rubio).
Sinopsia: 1609. urteko Euskal Herrian, andre gazte talde bat basoan dago, eguneroko lanetatik atseden hartzeko jai bat ospatzea erabaki baitute; haien artean ari da Ana. Festa giroa bat-batean moztuko da, ordea, parte hartzaileen zoritxarrerako. Izan ere, barreen eta txantxen soinu alaiei soldaduen bortizkeriaren zarata gailenduko zaie. Gizon armatuek, elkarretaratzea bortxaz eten, eta emakumeak atxilotuko dituzte. Sorginkeria leporatuko diete parte hartzaileei, eta inkisizioaren esku utziko dituzte, epaituak izan daitezen.