



41. Nazioarteko Folklore Jaialdia
Ikuskizunari buruz
OHARRA:
Antolakuntzarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, Botswanako Ngwao Letshwao dantza konpainiaren emanaldia bertan behera geratu da Getxoko Folklore Jaialdian. Laster, Getxo Kulturak ordezkapena zein taldek egingo duen iragarriko du. Nolanahi ere, sarreren edo abonuen zenbatekoa itzultzea eskatu nahi dutenek datorren astean eskatu ahal izango dute Muxikebarriko leihatilan.
Hiru egun. Hiru kultura. Agertoki bakarra. Nazioarteko Folklore Jaialdia Muxikebarrira dator bueltan uztailaren 18tik 20ra bitartean munduko dantzak eta musikak eta bai eta herri-folklorearen koloreak gerturatzeko. Bertoko Itxartu Taldeak jaialdiari hasiera emango dio eta hurrengo bi egunetan, Guam uhartetik eta Bostwanatik etorritako bi konpainiak gure artean ohikoak ez diren erritmo, mugimendu eta ohiturak partekatuko dituzte. Kulturen aniztasuna ezagutzeko bidaia egiteko gonbita, hain zuzen ere.
Sarrerak Maiatzaren 7tik aurrera salgai





