

Itxartu Dantza Taldea (Getxo)
40. Nazioarteko Folklore Jaialdia
Sarrera erosi- 3€
Kontzertu honetarako
- 7€
Jaialdi honetako kontzertu guztietarako
Ikuskizunari buruz
Itxartu Dantza Taldeak itxiko du Nazioarteko 39. Folklore Jaialdia uztailaren 19an, ostirala. Elkartea sortu zenetik, euskal dantzak eta kultura etengabe berritzeko aukera eman du, dantzari berrien prestakuntzan egiten duen lanari esker.
Aurten dakarkiguten gaia Luzaideko inauteriak izango dira. Luzaide Nafarroako iparralde menditsuko herria da, Euskal Herriko iparraldeko mugatik oso gertu dagoena. Bere kokapena mugaz hegoaldera izan arren, folklorikoki dantza hauek Iparraldeko Behe Nafarroan koka ditzakegu, inguruko herri askok dantza hauek burutzen dituztelarik.
Pertsonaia ezberdinek parte hartzen dute bertan. Horien artean dago, besteak beste, Makilaria, danbor nagusiaren oroigarria, hain zuzen ere. Bat edo gehiago izan ohi dira, eta euren egitekoa makilaren akrobaziak egitea da. Jaka gorria, praka zuriak eta burua estaltzen dion drakoa darama soinean. Beste pertsonaietako batzuk Zapurrak dira, dueluan ez dute dantzatzen, eta euren eginbeharra armada zulatzea izaten da. Soinean alkandora eta praka zuriak, gurutzatutako banda gorria, burua estaltzen dien zilindro formako txano altua, larruzko amantala, bizarra eta egurrezko aizkora daramatzate.
Bestalde Bolantak ikuskizunaren elementu garrantzitsuenak dira. Bi lerrotan kokatuta, taldeko dantzaririk onenak direla esan ohi da. Zuriz janzten dira, eta bularraldea katez eta bitxiz apaintzen dute. Prakak berriz, zintaz eta zintzarriz hornitzen dituzte. Sorbaldan lotuta eta bizkarraldean, kolorezko zintak daramatzate, eta gerrian, more koloreko gerrikoa. Eskuan eskularru zuriak janzten dituzte, eta buruan, lorez betetako kartoizko kapelua daramate.