Muxikebarriko koprodukzioa
Antzerkia

Miñan

Ibrahima Balde, Amets Arzallus

2024.12.20 | 19:30
Muxikebarri | Arrigunaga aretoa
Eserita
Euskara
8 €
Helduak

Ikuskizunari buruz

Autoreak: Ibrahima Balde, Amets Arzallus
Aktoreak: Ander Lipus, Sambou Diavy, Eihara Fernandez de Larrea, Mikel Kaye

Muxikebarrirekin koprodukzioan, Amets Arzallusek ’Miñan’ liburuan oinarritutako antzezlana eszenaratzen du estreinako aldiz Muxikebarrin. Bertan Ibrahima Balde ginearraren bizipenak kontatzen ditu. Izan ere, biek Irungo harrera-sarean ezagutu zuten elkar, Amets Arzallus laguntzen zebilela asiloa eskatzen dutenei tramitazioa egiten. Elkarrizketa horretan sortutako harremanaren emaitza da beraz Arzallusen eleberria eta antzezlana. Anaia desagertuaren atzetik hartu zuen Ibrahima Baldek Europarako bidea, sorterria, familia eta bere bizitza atzean utzita. Hala, bidaia horren kronika da.

Ikuskizunaren egunean, ‘Zaporeak’ egitasmoarekin bat egiteko aukera izango du publikoak. Irabazi asmorik gabeko erakunde honek elkartasun proiektu gastronomikoak garatzen ditu munduko herrialde askotan eta Lesboseko errefuxiatuen kanpamentuetan ere bai. Hori dela eta, aretoaren kanpoan ipiniko den mahaian, diru bilketa bat egingo da eta euro bakoitza ARROZA bihurtuko dugu. Informazio modura, 5 euroko donazio bakoitzeko egun batean 50 familia elikatu daitezke.