Antzerkia

Erreka Mari

Doña Perfectita

2024.06.27 | 19:30
Muxikebarri | Arrigunaga aretoa
Eserita
Euskara
10 €
Helduak

Ikuskizunari buruz

Zuzendaritza: Javier Lara
Testua: Javier Lara, Egoitz Sánchez
Aktorea: Egoitz Sánchez

Queer autobiografia hau, familia bideoak Javier Lararekin ikusi eta gero abiatutako proiektua da. Egoitz Sánchezen bizitza berrikusten duten memoria, erreferentzia eta oroitzapenen nahasketa da. Bertan, haur bat pozik eta libre agertzen da soineko flamenkoen eta koreografien artean. Abiapuntu honek biei balio izan die estereotipo mediatikoak, bullying-a eta haurtzaroaren ematen den hipersexualizazioa, bai 90eko Euskadin, bai mundu osoan, berrikusten dituen ikuskizun oniriko-koplero hau idatzi, zuzendu eta interpretatzeko. ‘Euskalduna zara: aurreskua dantzatzen duzu; andaluziarra zara: dantza sevillarrak egiten dituzu; balleta dantzatzen baduzu, marikoia zara’.